Anaka Kultura eta Gastronomia Kofradiaren helburua Irungo eta Anakako historia, kultura, ohiturak, txokoak, tradizioak eta gastronomia goratzea da.  Helbururik garrantzitsuena auzoa, hainbat jardueraren bidez, hobetzea eta sustatzea da, eta xede horrekin Irungo balio kultural, gastronomiko eta sozialak bultzatzen dituzten ekimenak gauzatuko ditugu.

 

Bost elementu antzeman daitezke Kofradiaren logotipoan:

Urdanibiako Jauregia, Anakako funtsezko ezaugarria delako. Liburua, elkartearen alderdi kulturala nabarmentzeko. Sol klabea, elkartearen musika taldearengatik. Koilara, arlo gastronomikoa nabarmentzeko. Laiak, azkenik, talde lana adierazi nahi du. Legendak honela dio: “Cofradía – Anaka – Kofradia – Irun”. Elementu horiek ispilu obal baten baitan daude, koskatutako larru baten gainean, Urdanibia Jauregiaren fatxadan azaltzen dena irudikatuz.

 

Gastronomia alorrean, kofradiakideek, partikularrek, Irungo gastronomia elkarteek eta ostalaritza establezimenduek eskaintzen dituzten errezetak ezagutzera emateaz gain, “Irungo Tortilla” sustatzen du.

 

Musikaren arloan, bestalde, talde txiki bat osatu dute, ekitaldiak erosoagoak egiteko, eta eskatzen zaien edozein kultur ekitalditan laguntzeko beti prest dagoena. 

 

kofradiaanaka@yahoo.es

Cofradía Anaka, cultural y gastronómica 

Trasera Jaizkibel, 27 bajo (c/Zubeltzu)

20301 IRUN

 

Restaurante Atalaia Hotela Anaka Kofradiako Kapituluetako egoitza da.