Volatín-en Aginduko XLVII Kapituluko Parte-Hartzea
2017ko apirilaren 29a - Tudela (Nafarroa)

 

  

Ahozko tradizioak dioenez, Tuterako Volatin festak XVI mendean du jatorria. Sakramentu Santuaren Kofradia arduratzen zen tradizioa mantentzeaz, bere desagerpena arte. Orduan, urte batzuk geroago, Udalak eta hainbat herritarrek hartu zuten lekukoa. Horien artean, eta 1970z geroztik, Volatin Ordenak. Ekitaldiaren hasieran, Volatinek ahoan duen petardoari su eman, eta eztanda egitean, jende artean bueltaka eta  bultzaka eramango dute batetik bestera, ia –ia  soin gaineko arropak galtzen dituen arte. Normalean, pertsonaia ezagun baten arropak edo mozorroa eraman ohi du. Ekitaldi honekin hasiera ematen zaio jaiari, gaur egun Tuterako Barazkiaren Asteko egitarauaren barruan txertatua dagoena.

Itzulpena: Joxemi Aranburu