Anaka Kofradiako " Pifano, Gaita eta Danbor Bandaren" aukezpena, berregite historikoetan parte hartzeko egindako uniforme berriekin. 

Aurkezpena Eihera plazan izan zen. Desfile ikusgarri bat egin zen, eta bertan parte hartu zuten "Novas Fontes"  gaitero taldeak eta Donostiako "31 de Agosto" elkarteko soldadu napoleoniko talde bat.

 

 2017/07/09

 

Daniel Philibert, Mandatario en Francia de la Cofradía Anaka.

(En el centro, junto a Gabriel Narzabal)

 

Bandak bere uniformeak erosteko erabakia hartu du. Aukeratutakoa: britaniar armadaren Infanteriako 42. Erregimentu Eskoziarrarena (Royal Highland).

 

Unitate hau 1720 inguruan osatu zen, gobernuaren aldeko taldeek  osatutako indar paramilitar gisa. Ofizialki 1739an sortu zen, eta 43.zenbakia eman zitzaion. Beste aurretiko erregementu bat desegitean, 42.zenbakia hartu zuen.  1758 urtean The Royal Highland Regiment izena ofizialdu zen, baina ezagunagoa egin zen The Black Watch (Guardia Beltza) izenarekin. 

Napoleonen aurkako gerretan parte hartu zuen, Wellington Dukearen buruzagitzapean.


 

The Royal Highland 42 Regiment-en bereizgarria, Waterlooko gudu zelaian aurkitutakoa.

 

 

Itzulpena: Joxemi Aranburu