Tsukiji Tamasushi-ko esperientzia

Tsukiji Tamasushi sushia eskaintzen duen jatetxe bat da,Tokion 1926tik irekita dagoena.


Sushi ikastaroetan, talde bakar bat hartzen dute egunean  Ikastaroaren hasieran  chef japoniar profesionalaren estiloan janzten dute ikaslea. Sushiaren funtsezko osagaia “sharia ”, arroza da, gorputzeko tenperaturan zerbitzatu behar dena. Horretarako, chefek arin lan egin behar dute, “ nigirizushia” egiten dutenean haren eskuetan berotzea saihesteko. Sushiaren prestaketak zailtasun gradu desberdinak ditu. Izokina arrain egokita da hasiberrientzat. “ Temakia ”.da beste sushi mota herrikoi bat . Arroz kopuru egokia lortzea dirudiena baino zailagoa da. Wasabi freskoa oso zaporetsua da. Oreka on bat lortzeko erabiltzen duen trikimailua hauxe da: erroa birrintzerakoan presio kopurua txandakatzea . Benetako sushia bezeroaren begien aurrean prestatzen da, honek ikus dezan mokau hori harentzat  bakarrik dela. Sushia zurezko plater berezi batean zerbitzatzen da “ hangiri ” izenekoa. Graduazio zeremonia txiki batekin amaitzen da ikastaroa, eta bertan ziurtagiri bat ematen zaie parte hartzaileei.

 

 

 

Itzulpena: Joxemi Aranburu