Juan José Lapitz.
Idazlea. Hondarribia-n jaio zen 1934an eta 2017ko uztailean
zendu zen.
"Ondarribi" aldizkarian idazten hasi zen 50eko hamarkadan.
Horrez gain, kolaboratzailea izan zen hainbat egunkari eta
irrati-emisiotan. “Anecdotario ondarribitarra” liburua
argitaratu zuen 1975ean, eta bertan bere herriko pertsonaien
inguruko kontaketak agertzen ziren. 1980an “El salmón del
Bidasoa, su vida privada y pública” argitaratu zuen, J. M. Busca
Isusi-ren eta Joxe Iraundegui-ren laguntzarekin. Urte horretan
bertan, beste bi liburu argitaratu zituen: “La cocina cántabro
gascona” eta “Comer en Euskal Herria”. 1981ean, beste idazle
batzuekin kolaborazioan, argitaratu zuen “Comer en la carretera”
eta “Manual de la matanza” 1982an."Cocina Vasca" Sendoa
argitaletxeak ateratako liburuaren edizioan lagundu zuen eta
"Cocina e higiene alimentaria " (1983). Denboraren batean zehar,
gastronomia-artikuluak argitaratu zituen astero “Deia”
egunkarian. Frantziako hainbat kofradiatako ohorezko-anaikide
izendatu dute, Hendaya-n, Miarritzen eta Perigord-en,
Iparraldeko Euskal Herriari buruzko lanengatik. 2017an "Juan
José Lapitz: Memoria de la gastronomía vasca " bere lan
biografikoa argitaratu zen, Fernando Sánchez-ek
idatzita.Idazteaz aparte, Lapitz ekitaldi-sustatzaile aparta ere
izan zen, gastronomiako eta bidaietako arloetan, bere bi pasio
handienetakoak. Donostiako Gastronomiaren-Euskal Kofradiaren
fundatzailea izan zen eta, baita ere, Bidasoa-ko Izokinaren
Kofradiarena (Irun).
Iturria:
Auñamendi Entziklopedia.
Itzulpena:
Joxemi Aranburu |