Argazkia: Fernando de la Hera DV
Irungo Anaka Kofradiako Pifano eta Danbor Bandaraen parte hartzea, San Ramon jaia zela eta, Alde Zaharra –San Juan auzo elkarteak antolatutako ekitaldietan.
Gure txistulariak elizkizunean.
“Atzokoak” abesbatza, gure Kofradiaren lagunak, San Ramon ohoratzeko ekitaldian.
|
KARRIKA NAGUSIA
Karrika honen lehen aipamena XVII mendean aurkitzen dugu, lehenago beste izen batzuez ezagutzen bazen ere. Bertan dago hiriko iturririk zaharrenetako bat, apaingarri gisa 1845 Gerra Karlistan erabilitako bi jaurtigai edo proiektil dituena. Garai batean errepide nazionala izan zen kale hau.
SAINDUA
Ramon Nonato (1204-1240), mesedetako lekaidea izan zen, antzinako Aragoiko Koroako herri batean sortua. Nonato goitizena jarri zioten, bere ama hil eta gero, zesareaz, jaio baitzen.
Alejandro VII Aita Sainduak kanonizatu zuen 1657 urtean, eta abuztuaren 31n ospatzen dugu bere eguna.
Saindu honen irudia Jesusen Mirabeen komentuko kaperan beneratzen da, karrika nagusian. |