|
Frantzian bere ordezkari izateko, Daniel Philibert izendatu du Irungo Anaka Kultur eta Gastronomia Kofradiak, harekin duen harreman estuagatik, eta eskatzen zaion aldiro , gogo onez eskaintzen duen prestutasunagatik. Kargu emate ekitaldia urriaren 28an izango da, Kofradiaren II Kapituluaren baitan. |
Daniel Philibert-ek (Marseilla1949), Farmazia ikasketetan diploma eskuratu zuen 1974an Pariseko Farmazia Fakultatean, biologia espezialitatean. Bere formakuntza osatzeko, goi mailako ikasketak egin zituen Inmunologian, Bakteriologian, Birologian, eta Parasitologian. Nanterreko Harrera eta Ospitale Zainketa Zentruan lane gin zuen 5 urte, eta, baita Pariseko Salpetrière ospitaleko larrialdi zerbitzuan ere, mundu mailako ospea duen Christian Cabrol zirujauarekin batera, zeinak Frantzian lehenengo bihotz transplantea egin baitzuen. 1979an azterketa klinikoen laborategia zabaldu zuen, eta bertan 25 urte jardun zuen zuzendari, bereziki goi mailako kirolarien kontrol biologikoa aztertzen. Gaztaroan, errugbi jokalaria izan zen. Pariseko “Racing Club de France” taldean jokatu zuen, eta Frantziako Amateurren Txapelketan lehiatu zen. Oso bidaiaria. Askotan bisitatu du Asia. Gainera musika zalea da. Gitarjolea. Baina, guztien gainetik, moko fina da, ondo jatea atsegin du. Confrérie de l’Operne de Biarritz elkarteetako kide da, bertan bizi baita egun.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|