Anaka kofradiak

editatutako liburua

 

 

Egilea : Agustín Morate

 

Edozein bizitza arrunt, erraz eta xehe-xehe kontatuz gero, atsegingarri eta entretenigarri izan omen daiteke. Hala omen zioen Pio Barojak, Luis de Uranzuren esanetan. Herri bakoitzeko pertsona ospetsuen aniztasuna bertako ondare historikoaren zati garrantsitsua delakoan, denetik pixka bat sartu dugu liburu honetan: marinel, mediku, apaiz, politikari, margolari, hainbat kiroletako kirolariak, idazleak, baita espioiren bat ere.

Bilduma honetan, 270 pertsonen azalpen biografikoak jasotzen dira. Tartean badira Irunen jaiotakoak, eta beste batzuk, bertan jaio ez baziren ere, une garrantzitsuren batean, edo bizitzaren zati handi batean, lotura estua izan dutenak gure hiriarekin..

Lan hau egiterakoan, José Monje Garcíaren laguntza ordainezina jaso dugu. Bera udal artxibatzaile ohia dugu, eta Anaka Kofradiako Ohorezko Kofrade. Herritar ospetsu askoren datuak “Los nombres de las calles de Irun” berak idatzitako liburutik hartuak dira. Bestalde, liburuaren amaieran aurkituko duzuen 1766 urtetik aurrerako alkate, eskribau, eta Irungo idazkarien zerrenda ere berak egindakoa da.

Eskertzekoa da, baita ere, Mañu de la Puente kazetariaren ekarpena, izan ere, Diario Vascon berak idatzitako elkarrizketetatik eta asterokoetatik atera ditugu izen propio batzuk eta zenbait datu interesgarri.

Halaber, eskertzekoa da Auñamendi Entziklopediak egin digun mesedea, azaleko argazkia uzteagatik, eta nola ez, eskerrak eman behar dizkiegu gure babesleei.

Eta amaitzeko, eskerrak eman beharrean gaude Ylenia Benitori, liburu honen hitzaurrea idazteagatik.

Itzulpena: Joxemi Aranburu 

Argazkia: Fernando de la Hera

 

 

   

 

                                                                                 Argazkiak: Daniel Philibert

 

 

 

Gure babesleak