Anaka Kofradiak parte hartzen du Irungo Udaleko Kulturarako Aholku Kontseiluan, literatur eta arte sorkuntza, musika, herri kultura, tradizioen eta jaialdien eremuko Lan- Batzordean.

 

Kulturarako Aholku Batzordea 2009an sortu zen, eta bere helburuen artean daude Irungo kulturaren egorera aztertzea eta eztabaidatzea, herritarren parte hartzea sustatzea, , eta bide ematea kulturaren inguruan hirian dauden sentsibilitate ezberdinei.

 

Honako hauek osatzen dute: Udaleko eta Mugaz Gaindiko Partzuergoko teknikariek, Udaleko talde politiko guztietako kideek, eta kultur elkarteetako ordezkariek.