Anaka Kofradiako Bandaren parte hartzea Jordi Bru-ren argazki baten aurkezpenean. Donostia, 2017ko urriaren 25a.
Bretxa hartzea 1813an.
Donostiako antzinako harresietan izandako bataila bat irudikatzen da argazkian. Abuztuaren 31ko ekitaldiak antolatzen dituen taldearen enkarguz egindako collage bat da. Argazkian 60tik gora soldadu ikusten dira borrokan, eroritako etxeen eta kanoi balen artean. Etxeen argazkiak Iruņan eta Belchiten egin dira. Jordi Bru-k banan-banan egin die argazkia soldaduei. Nafarroa, Tolosa eta Irundik iritsitako pertsonak dira. Jodi Bru aditua da batailak berregiten; argazkigintza historiko militarrean espezializatu da, bereziki, gerra napoleonikoko, gerra karlistetako eta mundu gerretako eszenetan. Donostiako Bretxa merkatuan egin zen argazkiaren aurkezpena. Soldadu desfilea egon zen, eta bertan Anaka Kofradiako Pifano eta Danbor Bandako musikariek parte hartu zuten.
Con el permiso de Jordi Bru...
(fotomontaje sobre el mural)
|