Inaxio Muguruza (Atalaia Hotel-Jatetxea) eta Irungo Anaka Kofradia Kultur Elkartea, zeinaren Inaxio Ohorezko Kofrade dugun, EITBko “A bocados” gastronomía saioetako baten protagonistak izango dira. Saio hori arratsaldero emititzen dute, Ander González sukaldariak eta Gabriela Uriarte dietistak aurkeztuta. Itzulpena: Joxemi Aranburu |
Saioa ekainaren 30aren inguruan emitituko da, eta etengabe aipatu ziren “San Martzial jaiak”, aurtengoan, zoritxarrez, ospatu ezingo ditugunak,
“Irungo tortilla” izan zen Iñaxiok aukeratutako jakia. Plater hori 1930ean sortua da, eta Anaka Kofradiak babestu eta bultzatzen du. Mimo handiz eta xehetasun guztiekin prestatu zuen chefak. Ondoren Kofradeek ere dastatzeko aukera izan zuten Atalayaren terrazan.
San Martzial mendian egin beharreko bisita eginda, Oxinbiribil ibilbidean amaitu zen saioaren grabaketa, “Laiak” izeneko eskulturaren ondoan. Gabriel Marzabalek, Kofradiako kideak, egina, eta Irungo Anaka Kofradia Kultur Elkartearen ikurretako bat da.
Iñaki Elorza, aurkezle eta kazetaria. Iker Rementería, kameraria. |