Anaka Kofradiak antolatutako hitzaldia.

 

Irun, 2018ko azaroaren 27a

 

 

Gorka Santalla fisioterapeuta da, osteopata espezialista lesio degeneratibo, traumatiko, kiroletako eta neurologikoetan. Osasun arloko espezialista honek urte asko daramatza Anaka auzoan kirolariei ez ezik, gihar eta artikulazioetako arazoak dituzten pertsonei laguntzen. Horretarako bestelako teknikak eta terapiak erabiltzen ditu. Irungo Palmera-Montero Gunean emandako hitzaldian, 100bat pertsonaren aurrean, zera adierazi zuen: “fisioterapeuta guztien helburua da tratamenduaren ostean pertsonak bere eguneroko  bizitza egin ahal izatea”. Diapositibaz lagunduta, azaldu zuen zer erlazio dagoen elikadura, ariketa fisikoa eta oinazearen artean. Gure gihar minek batzuetan ez omen dute zerikusirik gainkarga batekin edo lesio batekin, eta ideia horri buruzko informazio zabala eskaini zuen. Zenbaitetan, elikadura desegoki baten ondorio izaten omen  dira.

 

 

 

 

 

 

Centro Cívico Palmera-Montero (Irun)

 

                                                                            Itzulpena: Joxemi Aranburu