MARIALUI GARCÍA BARBERO

Marialui Irunen jaio zen. Hemeretzi urte zituela Donostiako Miramar Irratian hasi zen,  eta handik hilabete batzuetara Irungo SER kateko irratira pasatu zen, musika saio arrakastatsuenetako bat aurkeztuz: “Los 40 principales”. Handik 3 urtera Radio Pais Vascoren taldean sartu zen,  eta bertan aritu zen 2003 arte. Gero, berriro Radio Irunera, “La ventana del Bidasoa” aurkeztera. 2007zgeroztik “Hoy por hoy” saioa aurkezten du eta bertan Irun eta bailaran gertatutakoaren berri ematen digu. Bidasoaldeko entzuleentzat, Marialui AHOTSA da, eta horregatik ematen diogu Laia hau, bere ibilbide profesionala aitortuz, eta gure Kofradiaren jardueren berri emateagatik esker onez.

 

Itzulpena: Joxemi Aranburu