JESÚS PATON DEL MORAL

Cordoban jaio zen 1950ean. Hogei urte zituela iritsi zen Gipuzkoara. Osakidetzan lan egin zuen, Bidasoako Ospitalean, oraintsu  jubilatu zen arte. Betidanik interesatu zaizkio liburuak eta kaligrafia. Arte horri buruz dakien guztia bere kabuz ikasi omen du, izan ere, Espainian ez dago-eta  Kaligrafia eskolarik. Hainbat txapelketa irabazitakoa da. Kaligrafia elkarte batzuetako kide da, eta bereziki  antzinako dokumentuen kopiaketan aritzen da.

Hainbat liburu argitaratu ditu gotikoan, Hondarribiari buruzkoak batzuk, eta erizaintzari buruzkoak beste batzuk. Diplomak ere idazten ditu erakundeentzat zein partikularrentzat. Gure  Kofradiaren lehenengo urtebetetzean, Jesúsek pergamino artistiko bat oparitu zigun. Bertan Kofradeen zina jasotzen da.

Aurreko guztiarengatik, eta Kaligrafiaren artea biziberritzeagatik, Anaka Kofradiak Laia hau ematen dio.

Itzulpena: Joxemi Aranburu