2016
XVIgarren mendearen bigarren erdian eratu zen, eta mendeetan zehar hainbat lekutan egon da: Junkaleko elizaren sakristian edo kanapandorrean, baita udaletxeko ganbaran ere.Gaur egun Ikust-Alaia etxean kokatua dago.Etxe hori 1891ean eraikia da, eta 1925ean zaharberritua. Gordetzen den agiririk zaharrena 1299koa da. Artxibategiak bilatzaile informatizatu bat du, 100.000 erregistro deskribatzaile, web-aren bidez kontsultatu daitezkeenak. Prentsa bildumak 1880 urtetik hasi eta gaur egun arteko aleak biltzen ditu, eta fototekak 57.000 iruditik gora gordetzen ditu. Artxibategiak badu liburutegi osagarri bat, hainbat liburu gordetzen dituena, gehenak historiari buruzkoak; horrez gain, Luis de Uranzu Kultur Taldearen liburu bilduma ere bertan dago. Bestelako objektuak ere aurki daitezke Irungo Udal artxibategian, hala nola, banderak, dominak, udal zigiluak, filmak, margolanak eta grabatuak.
Zamoran sortua, 23 urte zituela iritsi zen Irunera, eta bertan bizi da geroztik. Berak burututako lana oso garrantzitsua izan da gure hiriarentzat. 1978 urtean hasi zen lanean Udalean eta 1981ean hasi zen Artxibategian. Hogeita hamabi urtez aritu da lanpostu horretan, hainbat lan eginez, artxibategian gordetako agiriak antolatzen, deskribatzen, digitalizatzen, restauratzen eta zabaltzen. Urteetan sakabanatuta egondako dokumentazo guztia zentralizatzeaz arduratu zen, bereziki, ekonomia arlokoa, hain garantzitsua historiari buruzko hainbat datu ateratzeko. Hainbat ikerketa lanen egile, eta “Irungo kaleen izenak” liburuaren idazle, jubilatu berria da, eta gaur egun Luis de Uranzu Kultur Taldearen lehendakaria dugu.
Irunen jaioa 1966an. Historian lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean. Gaur egun, Irungo Udal Artxibategiko arduraduna da, eta bertan dihardu 1992az geroztik. Aurretik beste hainbat artxibategitan aritu da, besteak beste, Gipuzkoako Protokola Artxibategian (Oiñati) edo Gipuzkoako Artxibategi Orokorrean (Tolosa). Zenbait liburu idazteaz gain, artikulu ugari argitaratu ditu prentsan eta argitalpen espezializatuetan.
Irunen jaioa 1951ean. Batxiler ikasi zuen La Salle San Martzial ikastetxean. Medikuntzan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean. San Jorge Ospitaleko digestio-aparatuko mediku espezialista. Huescako Centro Aragones de Digestivo y Endoscopia-ren sortzaile (CADE), hiri horretan bizi da 1979tik. Jubilatu berria. Aspalditik datorkio ikerketa historikorako zaletasuna, bereziki XIX mendeari dagokiona. Historia ikasteaz arduratzen diren hainbat elkarteko kide da, eta kolaboratzaile tokian-tokiko hainbat aldizkaritan. Hainbat aldiz saritua historiari buruzko bere ikerketa lanengatik, hizlari entzutetsua, eta Aragoi zein Gipuzkoako historiari buruzko liburu batzuen egile da. Halaber, katalogo bitxi baten egile da: “Botones de Uniforme, España 1791-2011”.
|
2017
INAXIO MUGURUZA
BIDASOko IZOKINAREN KOFRADIA
Goikoetxea-Otaño familiak bosgarren belaunaldia du sagardoa egiten Petritegin. Petritegi baserria XVI mendean eraiki zen. Agapito Goikoetxeak, herenaitonak, XX mendearen hasieran ekin zion sagardoa ekoizteari, gurasoengandik seme-alabengana pasatu dena, gaurko egunera arte . Petritegi sagardotegiak aukera ezin hobea eskaintzen du sagardo ona edateko. Oso jangela erosoak ditu, eta menu bikainak eskaintzen dituzte. Urte guztian zehar har daiteke sagardoa, botiletan edo kupeletatik zuzenean.
Petritegi sagardotegiak kultura,
tradizioa eta Euskal Herriaren historia laguntzeko konpromezua
hartuta dauka. 2017an gure Kofradiari lagundu zion “Irun eta bere jendeak” liburuaren edizioan.
1813an Frantziako
soldaduek Donostia mendean zuten, baina Ingalaterrako eta
Portugaleko soldaduek, Espainiako armadarekin elkartuta, garaitu
egin zituzten. Garaileek hiriari su eman zioten, eta emakume
asko bortxatu zituzten. Kanoinetan elkartea hasi zen lehenik. Gero, 2011n, Jon Otxoak “Asociación cultural para la conmemoración del 31 de agosto ” elkartea sortu zuen. Gaur egun Javier García Monedero da elkarteko lehendakaria, “Pitu” ezizenez ezagunagoa. Elkarteak musikariak behar zituen berregite historikoetarako, eta Anaka Kofradiako Pifano eta Danbor Bandaren laguntza eskatu zuten. Bi elkarteek berregite historiko askotan parte hartu dute, "31 de agosto" elkarteko soldaduak Portugaleko “Peniche 13 Erregimentuko eskopetarien uniformeak jantzita, eta Anaka Kofradiako musikariak, berriz, Eskoziako Infanteriako 42 Erregimentuarenak jantzita. |
2018
IN MEMORIAM RICACARO REQUEJO RETEGUI
Musikaria. Irunen jaio zen 1938an. Donostiako Musika Kontserbatorioan egin zituen piano ikasketak, eta karrera amaierako lehen saria eskuratu zuen. 1957an Pariseko Goi Mailako Kontserbatorioan hasi zen. Handik urte batzuetara, 1962an, Ginebrako (Suitza) Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta 1967 tik 1970era bitartean Alemanian ikasi zuen.Horrez gain, honako hiri hauetan ere hartu ditu ikastaroak: Darlington (Ingalaterra) Santiago de Compostela(Espainia), Cascais (Portugal) eta Siena (Italia). Bere ibilbidean zehar sari ugari eskuratu ditu nazioan eta nazioartean. Urte hauetan guztietan errezital eta kontzertu ugari eskaini ditu munduan zehar, jhainbat diskoren grabaketan lagundu du, nahiz irrati eta telebista saioetan. Bere ibilbide profesionalean piano kontzertuak emateaz gain, interprete gazteei laguntzen aritzen da.
ELENA PUERTA RUIZ DE AZUA
Farmakologia eta
Toxikologiako Irakasle
Titularra da New Yorkeko Weill Medical College of Cornell University-n (2007an) eta Stockholm-go Disease Alzheimer Research Center-ean (2010/2012) osatu zituen bere ikasketak. Hainbat beka lortu zituen 2003 eta 2012 urteen bitartean.
Aldizkari ugaritan
argitaratu dira bere
ikerketa zientifikoak. Honako hauek dira lortutako sarietako batzuk:Unibertsitate ikasketa amaierako Nazio Saria. Hezkuntza Ministerioaren Zientzia Saria 2004an. Doktoretzako ezohiko saria (Farmazia-Fakultatea - Nafarroako Unibertsitatea 2008-2009) DAVID DE JORGE ECEIZABARRENA
Amaren aldetiko aitona, Gabriel Eceizabarrena, Irungo alkate izan zen 1928 eta 1930 artean. Sukaldari profesional moduan, Irungo Mertxe jatetxean eman zituen lehenbiziko urratsak. Sukaldaritza eskolatik pasata, hainbat maisuren ondoan lan egin du, hala nola, Hilario Arbelaitz (Zuberoa), Michel Guérard (Les Prés d´Eugenie), Jacques Chibois (Bastide Saint Antoine) eta Pedro Subijana (Akelarre). Bitan suertatu da irabazle Espainiako sukaldari txapelketan. Bestalde, 20 urtetik gora daramatza Martin Berasategirekin lanean, 3 urte sukaldeko buru, eta gainerakoak bestelako lanetan: aholkularitza industria alimentarioan eta marka irudian. Hainbat liburu idatzi ditu. Horrez gain, komunikabide idatzietan ere idatzi izan du, eta irrati eta telebistako saioetan lagundu du. 2019 ![]() ![]() ITZIAR VERGARA MITXELTORENA Irunen 1968an jaioa, gaurko egunez. Beraz, zorionak emango diozkiogu bere urtebetetzean. Medikuntza eta kirurgian lizentziaduna, Familia eta Komunitate medikuntzan espezialdua, bere formakuntza amaitutakoan, Bordelera Joan zen Epidemiologian graduondokoa egitera.
Ondoren, 2005 urtea arte, familia mediku aritu da, eta geroztik osasun arloko ikerkuntza laneta dihardu. 2011z geroztik Biodonostiako Gipuzkoako LMA-ESIetako Ikerkuntza Unitateko Arduraduna da, eta bertan Zahartzearen Ikerketa estrategiaren arduraduna dugu.
BIDASSOA BASQUE BREWERY
Bidassoa
Basque Brewery bailarako lehen garagardo
artisau lantegia dugu. Egiten duen
garagardoak ospea lortu du, hainbat sari
irabazi baititu, bai Espainian, bai
nazioartean, eta inguruko ostatu nahiz
gourmet saltokietan atzeman daitezke,
hala
Enpresa honetan egiten den garagardoa dastatu nahi izanez gero, bere “tap Room”era joatera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, erkusketa , kontzertu eta beste ekitaldi batzuk antolatzen dira, garagardo dastaketak eta bisitaldiez gain.
![]() CORO ATZOKOAK Anaka Kofradia zorretan zagoen Atzokoak abesbatzarekin, lehenbiziko urtetik lagundu baitute ekitaldi hauetan.Fernando Tejero da zuzendaria 1999tik, abesbatzaren kide 1987tik bada ere.
Abesbatza 1985ean sortu zen, beste
abesbatza batzuetan ibilitako
gizonezkoekin, eta
Urte hauetan, herri asko bisitatu dituzte bai hegoaldean eta bai iparraldean eta aski ezagunak dira Bidasoa bailaran. Urtero kontzertu berezi bat antolatzen dute Amaia Kultur Zentroan, bere kide eta laguntzaileei eskainia, beti arrakastaz burutzen dena, jendeak esker onez txalotzen baitu hogeita hamar kantuzale hauen ahalegina.
|
ITZULPENA: Joxemi Aranburu