Anaka Kofradiak Harambee elkarteari lagunduko dio Kenyan gauzatzen ari den proiektuetako batean, Nairobiko eta Mombasako sukalde eskoletan, hain zuzen. Eskola hauetara gastronomia ikasi nahi duten neska gazteak joaten dira, eta laguntza behar dute ikasketa horiek ordaintzeko.

 Anaka Kofradiak behar den  laguntza logistikoa eskainiko du,  Iñaxio Muguruza kofradearen bitartez (Atalaia Hotel Jatetxeko zuzendaria) , eta bere musika bandarekin animatuko ditu ikasle gazte hauentzako laguntzak biltzeko antolatuko diren jarduerak.

 

 

 

 

 

 

 

 Iñigo Lavado JATETXEA  . FICOBA - Irun

 

Harambee nazioarteko solidaritate proiektua da, heziketa proiektuak bultzatzen dituena Afrikakako hainbat herrialdetan, gazte afrikarrei beraien etorkizuna eraikitzen laguntzeko, hainbat ekimenen bitartez.

2002az geroztik, 60tik gora proiektutan lagundu du Harambeek, Saharaz hegoaldeko Afrikako 18 herrialdetan. Kasu batzuetan, dagoeneko abian dauden proiektuak bultzatzen ditu, eta beste erakunde batzuekin jarduten du. Beste batzuetan, komunitateko beharrak ongi ezagutzen dituzten tokian-tokiko erakundeekin jartzen da harremanetan. Erakunde horiek premia larrienak atzeman, eta Harambeek diru laguntza eskaintzen du, afrikarrek beraiek aurrera eraman dezaten proiektua.

 

ITZULPENA: JOXEMI ARANBURU