Manuel Sarria Cuevas Málagan jaio zen 1950ean. Magisteritza ikasketak egin zituen. 
1979an Juan Rosa-rekin elkartu, eta “Duo  Sacapuntas” umorezko duoa eratu zuen. 
 Duoa “Un, dos, tres...responda otra vez”” lehiaketarako aukeratu zenean iritsi zen ospea, 1987an. Urte horretan bertan, , TP Urrezko Saria jaso zuten, pertsonaia ezagunenari eskainitakoa.
Programa amaitu zenean,  hoteletan, dantzalekuetan, eta telebista andaluziarrean, jarraitu zuen lanean duoak,  Juan Rosa 2002an zendu zen arte. 
Harrezkero, Manuel Sarria-k maiz parte hartu zuen  Canal Sur-eko "La tarde con María"  programan.
“Mira quien baila” programaren  5. edizioaren garaile izan da,   eta  Canal Sur 2 TV-ko “Taxia”  programa aurkeztu du,  eta, 2013tik, La Sexta-n aritu da.
Gaur egun Canal Sur-eko “ El Gran Queo ” umore saioa  aurkezten du, Ana Ruiz-ekin batera. 
2015eko irailetik  “Antena 3” kateko  “El hormiguero” saioan laguntzen du.