Roberto Ruiz Aguinaga 16 urte zituela  hasi zen sukaldean, bere aitari laguntzen Ehiza eta Arrantza elkartean. 
Donostiako  Sukaldaritzako Goi Mailako Eskolan ikasi zuen, eta Martín Berasategui-rekin , Vall d’Aran-en  eta Errioxan lan egin zuen.
Hogeitahiru  urte zituela,  Tolosako  Frontón Jatetxean sartu zen, eta 2017an bere Zilarrezko Ezteiak bete ditu.
Roberto-ren  sukaldaritza produktuen kalitate  handienean oinarritzen da, eta bere ezaugarriei zor zaien errespetuan.

Bere plateretan oso manipulazio gutxi erabiltzen du, eta produktua ukitu gabe geratzen da.
Zerbitzatzen duen produktu bakoitzaren berezko zaporea eta  ehundura zaintzen ditu. Magia bilatzen du, asmo handirik gabeko  sukaldaritza baten bitartez.