Ramón Roteta Sagarzazu 1951an jaio zen Hondarribian. Sukaldari, irudigile eta telebistako aurkezle lanetan ibilia da.

Bere osabarenak ziren Kuluxka eta Zeria jatetxeetan hasi zen lanean, Hondarribian bertan. Zatautzko Euromar sukaldaritza eskolan ikasi zuen Luis Irizarrekin, eta handik Parisera jo zuen, Boffinger eskolara.

Donostiako Kurlinka jatetxeko zuzendari izan zen, eta geroago Madrileko El Amparo-koa. Handik urte batzuetara, 1981an, “Ramón Roteta” jatetxea ireki zuen Hondarribian.

Telebistako lanari dagokionez, ospea lortu zuen ETBn  gastronomiari buruzko bi saio aurkeztuz: “No es país para sosos” eta “Contigo pan y cebolla”

 Berak sortutako platerak dira, “Arroza barazkiekin marinel-erara”, Xapo solomo errea lanperna saltsarekin” edo, “Baserriko  arrautza eskalfatuak trufa eta foie saltsarekin”, beteak beste.

Hasieratik egon zen euskal sukaldaritzaren abanguardian, eta “Euskal Sukaldaritza Berria” ren sortzaileetakoa izan zen, Arzak, Subijana eta beste batzuekin batera.

Eskulturan ere aritu da Ramón, eta bereziki zura eta burdina landu ditu. Sukaldaritza lana dela eta, gauza askori uko egin behar izan omen dio, eta ahal den neurrian, berreskuratu egin nahiko lituzke orain.

 

 

 

 

 

 

 

   

Itzulpena: Joxemi Aranburu