Iker Irribarria Olazabal 1996ko uztailaren 4an jaio zen Araman, (Gipuzkoa). Esku-huskako pilotaria da. Aurrelari jokatzen du, nahiz eta gaztetan atzelari  jokatzen zuen. Garai batean saskibaloian ibili zen. Kirol horretan ere nabarmentzen zen. 
Bere 18 urterekin, Iker da txapela bat irabazi duen  historiako pilotaririk gazteena.

2014an honako txapela hauek irabazi zituen: “El Diario Vasco”, “Joxean Tolosa” eta “Lau eta erdikoa”.
2015ean debuta egin zuen  profesionaletan, eta bigarren  geratu zen . Lehen kategorian, txapelduna izan zen 2016an, eta 2017an bigarren. Eskuz binakakoan, 2017ko txapelduna izan zen, Beñat Rezusta-rekin batera.
Irudian, Iker gure Kofradiari egindako  eskaintzarekin.