Julian Iantzi Mitxelena

 

Julianen telebistako ibilbidea Euskal Telebistako casting batean bere burua ezagutarazi zuenean hasi zen. Ondoren, Canal 4 eman zion bere lehen aukera. 

Harrezkeroztik, ETBn hartu zuen ospea askotariko reality show-ak aurkeztuz: Basetxea, Begia gose, Sorginen laratza, La flecha amarilla eta El conquistador del fin del mundo.

Espainiako telebista kateetan ere aritua bada ere (Antena 3, Cuatro) El conquistador reality-aren bidez lortu du izena zabaltzea. Abentura-reality show-aren gidari, hamasei partaideak zuzentzen ditu Faro les Eclaireurseraino, munduaren azken muturreraino, hain zuzen ere. Partaideek (zortzi emakumezko eta zortzi gizonezko bi taldetan banatuta; nahiz eta azken urtealdian hogeita lau partaide eta hiru talde izan diren) Patagoniako klima gogorrari, bizi baldintzei zein proba gogorrei aurre egin behar diete. 2005ean lehen aldiz eman zen telesaioaren helburua ikurrina El Faro del Fin del Mundo-raino eramatea da.

 

 


 

 

 

Julian eta  Anakako Pifano eta Dambor Banda