Angelita Alfaro 1941ean jaio zen Cervera del Río Alhama (La Rioja) , baina Iruñean bizi da gaztea zenetik. Bere familiaz arduratzearekin batera, sukaldaritzan aritzen da, bere benetako pasioa.

1991ean argitaratu zuen lehenengo liburua, “La cocina de Angelita”. Bertan azaltzen diren errezeten sinpletasuna dela eta, sekulako arrakasta izan zuen, eta hainbat berrargitalpen izan ditu liburu horrek. Geroztik beste haibat liburu argitaratu  ditu, hala nola, “Gran Cocina Navarra”, “Cocina de Navarra”, “La dieta de la vida”  eta, “Cocina para estudiantes, solteros, separados, divorciados, viudos, y vagos”.

Zenbait komunikabidetan kolaboratzen du,  beti ere, sukalde kontuen inguruan.Gourmand Cookbook Award sari ospetsua irabazi du lau alditan.

Beste liburu batzuk: “Entre fogones”, Juan Mari Eta Elena Arzak-en hitzaurrearekin, “Cocina para niños”, Mikel Urmenetaren marrazkiez lagunduta (hau ere gure eskaintzen atalean).

 Anaka Kofradiako kideak Angelitarekin eseri ziren mahaian, eta eskaintza  egin zion Juliori, gure Kofradiako kideari.