1932 urtean sortu zen, eta Florencio Iratxeta izan zen bere lehen zuzendaritza taldeko lehendakari . Erabiltzen duen eraikina, Casas Baratas izenarekin ezagutzen den lekuan kokatua, Luis Vallet arkitektoa eta Antonio Ibargoyen eraikitzailearen lana da. Gerra zibilaren ondoren, hainbat erabilera eman zitzaion eraikinari. Urteetan eskola izen zen bertan, auzoko umeentzat. 1955ean zuzendari talde berria sortu zen, Francisco Sanchez buru zuela, (Sancheski lantegiko empresario ezaguna), eta garai horretan lortu zen berriz ere Anakako bizilagunentzako jolasleku izatea eraikina. Jendeak lagundu egin zuen konpontze lanetan, eta nabarmentzekoa da José Luis Alonso bazkideak egindako beiratea. 2016ko abenduan Anaka Kofradiak eta Jai Biltzarrak Lankidetza hitzarmena sinatu zuten haien baliabideak batu, eta auzoan kultur jarduerak aurrera eramateko. Gaur egun, Jesús Amboage da elkarteko lehendakaria, oso persona ezaguna pilotazaleen artean, batez ere, zesta punta modalitatean. Hondarribian gazte andana bati erakusten die kirol hau. Itzulpena: Joxemi Aranburu
|