Txistuarekin hasi zen, baina instrumentu asko jotzen ikasi du Irastortzak. Gaztetan ezagutu zuen Benito Lertxundi, Argia dantza taldean zebilela, eta harekin eman ditu 30 urte baino gehiago. Jose Mari Irastortzak (Irun, 1951). Bere bizitzaren erdia baino gehiago eman du euskal musikari ospetsuenetariko baten alboan; Benito Lertxundirekin, alegia. Musikari amorratua da, eta haize instrumentu asko jotzen ditu. Perkusioa ere bai.Ikasketa guztiak Irunen egin zuen. Musika arloan, beti bezala, solfeoarekin hasi zen, eta, gero, instrumentuekin. Aita soinu jotzailea zen. Alde batetik, akordeoia ikasten hasi zen aitarekin. Beste aldetik, bonbardinoa, akademian. Gero, txistua, eta, behin txistua ikasteaz geroztik, dantza taldeetan eta koruekin jotzen hasi zen. |