2016


UDAL ARTXIBATEGIA

XVIgarren mendearen bigarren erdian eratu zen, eta mendeetan zehar hainbat lekutan egon da: Junkaleko elizaren sakristian edo kanapandorrean, baita udaletxeko ganbaran ere.Gaur egun Ikust-Alaia etxean kokatua dago.Etxe hori 1891ean eraikia da, eta 1925ean zaharberritua.

Gordetzen den agiririk zaharrena 1299koa da. Artxibategiak bilatzaile informatizatu bat du, 100.000  erregistro deskribatzaile, web-aren bidez kontsultatu daitezkeenak.

Prentsa bildumak 1880 urtetik hasi eta gaur egun arteko aleak biltzen ditu, eta fototekak 57.000 iruditik gora gordetzen ditu.

Artxibategiak badu liburutegi osagarri bat, hainbat liburu gordetzen dituena, gehenak historiari buruzkoak; horrez gain, Luis de Uranzu Kultur Taldearen liburu bilduma ere bertan dago.

Bestelako objektuak ere aurki daitezke Irungo Udal artxibategian, hala nola, banderak, dominak, udal zigiluak, filmak, margolanak eta grabatuak.


JOSÉ MONJE GARCÍA

Zamoran sortua, 23 urte zituela iritsi zen Irunera, eta bertan bizi da geroztik. Berak burututako lana oso garrantzitsua izan da gure hiriarentzat. 1978 urtean hasi zen lanean Udalean eta 1981ean hasi zen Artxibategian. Hogeita hamabi urtez aritu da lanpostu horretan, hainbat lan eginez, artxibategian gordetako agiriak antolatzen, deskribatzen, digitalizatzen, restauratzen eta zabaltzen. Urteetan sakabanatuta egondako dokumentazo guztia zentralizatzeaz arduratu zen, bereziki, ekonomia arlokoa, hain garantzitsua historiari buruzko hainbat datu ateratzeko.

Hainbat ikerketa lanen egile, eta “Irungo kaleen izenak” liburuaren idazle, jubilatu berria da, eta gaur egun Luis de Uranzu Kultur Taldearen lehendakaria dugu.


SAGRARIO ARRIZABALAGA MARIN

Irunen jaioa 1966an. Historian lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean.  Gaur egun, Irungo Udal Artxibategiko arduraduna da, eta bertan dihardu 1992az geroztik. Aurretik beste hainbat artxibategitan aritu da, besteak beste, Gipuzkoako Protokola Artxibategian (Oiñati)  edo Gipuzkoako Artxibategi Orokorrean (Tolosa).

Zenbait liburu idazteaz gain, artikulu ugari argitaratu ditu prentsan eta argitalpen espezializatuetan.

 

 


RAMON GUIRAO LARRAÑAGA

Irunen jaioa 1951ean. Batxiler ikasi zuen La Salle San Martzial ikastetxean. Medikuntzan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean. San Jorge Ospitaleko digestio-aparatuko  mediku espezialista. Huescako Centro Aragones de Digestivo y Endoscopia-ren sortzaile (CADE), hiri horretan bizi da 1979tik.

Jubilatu berria. Aspalditik datorkio ikerketa historikorako zaletasuna, bereziki XIX mendeari dagokiona. Historia ikasteaz arduratzen diren hainbat elkarteko kide da, eta kolaboratzaile tokian-tokiko hainbat aldizkaritan.

Hainbat aldiz saritua historiari buruzko bere ikerketa lanengatik, hizlari entzutetsua, eta Aragoi zein Gipuzkoako historiari buruzko liburu batzuen egile da.

Halaber, katalogo bitxi baten egile da: “Botones de Uniforme, España 1791-2011”.

 

2017


INAXIO MUGURUZA
Sukaldaria. Hondarribian jaio zen 1962an. Irunekin oso lotuta dago 1995an Atalaia Jatetxea ireki zuelako. Handik gutxira hotela inauguratu zuen. Bere ikasketak hasi zituen Luis Irizar-en eskolan. Pedro Larumbe-rekin lan egin zuen, Kantabrian, eta Frantziako eta Suitzako jatetxeetan geroago. Madrilen jatetxe huetan lan egin zuen: Zalakain, Amparo, Prado, Alcalá Hotela eta Euskal-Etxean. 
Mar Alborán jatetxea inauguratu zuen 90eko hamarkadan, Benalmádena-n (Málagan). Irudimen handia jartzen zuen bere menuetan. Denbora hartan sukaldari gazte askori ofizioa irakatsi zien. 
Urte batzuetan zehar lan egiten ari izan zen Pedro Olmedo-rekin, Alberto Chicote-rekin eta Pepe Rodríguez-ekin (Masterchef telebista). Gero Kokotxa jatetxera (Donostia) iritsi zen, eta bertako sozio-jabea izatera heldu zen. María bere emaztearekin batera Atalaia Hotela Jatetxea inauguratu zuen1995ean,  familiaren baserriko luretan eraikia. 
Bere irakasle garaian, CCC  sukaldaritzako urrutiko ikastaroen arduraduna izan zen.


BIDASOko IZOKINAREN KOFRADIA 
Gure kofradia sortu zenean, asoziazio mota honen funtzionamendua ezagutu behar genuen. Lehen unetik, Bidasoko Izokinaren Kofradiako kideak  prest agertu ziren beharrezkoa zen guztia guri erakusteko . 
Gure lehen Kapituluetan lagundu ziguten, eta Bidasoaldeko kofradietako lehendakari guztiak aurkeztu zizkiguten. 
Bere esperientzia funtsezkoa izan zen guretzat, eta gure taldea sendotzen lagundu ziguten. 
2015ean egin genuen  gure Kofradiaren aurkezpena , eta Bidasoko Izokinaren Kofradia izan zen gure amabitxia. 
Urtean behin  “Urrezko izokina” saria ematen diote kultura munduan nabarmendu den pertsonari. 
Bere 38 kapituluetan zehar 250 pertsona baino gehiago tronuratu dituzte. Berdintzen  oso zaila den marka. 


PETRITEGI SAGARDOTEGIA

Goikoetxea-Otaño familiak bosgarren belaunaldia du sagardoa egiten Petritegin. Petritegi baserria XVI mendean eraiki zen.  Agapito Goikoetxeak, herenaitonak, XX mendearen hasieran ekin zion sagardoa ekoizteari, gurasoengandik seme-alabengana pasatu dena, gaurko egunera arte .

Petritegi sagardotegiak aukera ezin hobea eskaintzen du sagardo ona edateko. Oso jangela erosoak ditu,  eta menu bikainak eskaintzen dituzte.  Urte guztian zehar har daiteke sagardoa, botiletan edo kupeletatik zuzenean.

Petritegi sagardotegiak  kultura, tradizioa eta Euskal Herriaren historia laguntzeko konpromezua hartuta dauka. 
2015ean ,  zurezko gabarra baten eraikuntzan lagundu zuen,  Urumea ibaiatik,  Astigarragatik  Donostiaraino sagardoa garraiatzen zuten ontziak gogoratzeko.

2017an   gure Kofradiari lagundu zion “Irun eta bere jendeak”  liburuaren edizioan.

 


31 DE AGOSTO ELKARTEA

1813an Frantziako soldaduek Donostia mendean zuten, baina Ingalaterrako eta Portugaleko soldaduek, Espainiako armadarekin elkartuta, garaitu egin zituzten. Garaileek hiriari su eman zioten, eta emakume asko bortxatu zituzten.
Erre ez zen kalea Trinidad deitzen zen, eta bertan bizi izan ziren soldaduak  handik joan ziren arte. Trinidad kaleari  orain Abuztuaren 31 deitzen zaio, eta Donostiako etxerik zaharrenak ditu.
Sutearen biktima guztiei omenaldia egiteko, donostiar talde batek ekitaldi batzuk antolatu  zituen.

Kanoinetan elkartea hasi zen lehenik. Gero, 2011n, Jon Otxoak “Asociación cultural para la conmemoración del 31 de agosto ”  elkartea sortu zuen. Gaur egun  Javier García Monedero da  elkarteko lehendakaria,   “Pitu” ezizenez ezagunagoa.

Elkarteak musikariak behar zituen berregite historikoetarako, eta Anaka Kofradiako Pifano eta Danbor Bandaren  laguntza eskatu zuten.

Bi elkarteek berregite historiko askotan parte hartu dute,  "31 de agosto" elkarteko soldaduak Portugaleko “Peniche  13 Erregimentuko  eskopetarien uniformeak jantzita, eta Anaka Kofradiako musikariak, berriz,  Eskoziako  Infanteriako 42 Erregimentuarenak jantzita.

 

2018


 


 IN MEMORIAM

RICACARO  REQUEJO  RETEGUI

 

2018ko azaroaren 12an hil zen.

 

Musikaria. Irunen jaio zen 1938an. Donostiako Musika Kontserbatorioan egin zituen piano ikasketak, eta karrera amaierako lehen saria eskuratu zuen.

1957an Pariseko Goi Mailako Kontserbatorioan hasi zen. Handik urte batzuetara, 1962an, Ginebrako (Suitza) Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta 1967 tik 1970era bitartean Alemanian ikasi zuen.Horrez gain, honako hiri hauetan ere hartu ditu ikastaroak: Darlington (Ingalaterra) Santiago de Compostela(Espainia), Cascais (Portugal) eta Siena (Italia).

Bere ibilbidean zehar sari ugari eskuratu ditu nazioan eta nazioartean.

Urte hauetan guztietan errezital eta kontzertu ugari eskaini ditu  munduan zehar, jhainbat diskoren grabaketan lagundu du, nahiz irrati eta telebista saioetan. Bere ibilbide profesionalean piano kontzertuak emateaz gain, interprete gazteei laguntzen aritzen da.

 


ELENA  PUERTA  RUIZ DE  AZUA

Elena Puerta Ruiz de Azua Irunen jaio zen 1981ean.

Farmakologia eta Toxikologiako Irakasle Titularra da
Nafarroako Unibertsitatean., Nafarroako Unibertsitatean.  Farmakologia eta Farmazian Lizentzia lortu zuen 2004an, eta Doktoretza 2009an.

New Yorkeko Weill Medical College of Cornell University-n (2007an) eta Stockholm-go Disease Alzheimer Research Center-ean (2010/2012) osatu zituen bere ikasketak.

Hainbat beka lortu zituen 2003 eta 2012 urteen bitartean.

Aldizkari ugaritan argitaratu dira bere ikerketa zientifikoak.
Bestalde, hainbat batzordetan parte hartzen du normalean ebaluazio-zereginetan. 
Nafarroako Batzorde Ebaluatzailearen partaide da. (Nafarroako Unibertsitateko Forum-en).

Honako hauek dira lortutako sarietako batzuk:Unibertsitate ikasketa amaierako  Nazio Saria. Hezkuntza Ministerioaren Zientzia Saria 2004an. Doktoretzako ezohiko saria (Farmazia-Fakultatea - Nafarroako Unibertsitatea 2008-2009) 


DAVID  DE  JORGE  ECEIZABARRENA

Sukaldaria. Hondarribian jaio zen 1970 urtean, baina betidanik lotura handia izan du gure hiriarekin, izan ere, bere guraso Jorge eta Marilen-ek urteetan Colon ibilbideko “Margarita” izeneko haurrentzako jantzi dendaren ardura izan zuten, bere amonak fundatua.

Amaren aldetiko aitona, Gabriel Eceizabarrena, Irungo alkate izan zen 1928 eta 1930 artean.

Sukaldari profesional moduan, Irungo Mertxe jatetxean eman zituen lehenbiziko urratsak. Sukaldaritza eskolatik pasata, hainbat maisuren ondoan lan egin du, hala nola, Hilario Arbelaitz (Zuberoa), Michel Guérard (Les Prés d´Eugenie), Jacques Chibois (Bastide Saint Antoine) eta Pedro Subijana (Akelarre).

Bitan suertatu da irabazle Espainiako sukaldari txapelketan. Bestalde, 20 urtetik gora daramatza Martin Berasategirekin lanean, 3 urte sukaldeko buru, eta gainerakoak bestelako lanetan: aholkularitza industria alimentarioan eta marka irudian.

Hainbat liburu idatzi ditu. Horrez gain, komunikabide idatzietan ere idatzi izan du, eta irrati eta telebistako saioetan lagundu du.


2019


ITZIAR VERGARA MITXELTORENA

Irunen 1968an jaioa, gaurko egunez. Beraz, zorionak emango diozkiogu bere urtebetetzean. Medikuntza eta kirurgian lizentziaduna, Familia eta Komunitate  medikuntzan espezialdua, bere formakuntza amaitutakoan, Bordelera Joan zen Epidemiologian graduondokoa egitera.

Osasun publikoko masterra egin zuen 2000urtean. Euskadira itzulita, medikuntzan doktoretza lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.

Ondoren, 2005 urtea arte, familia mediku aritu da, eta geroztik osasun arloko ikerkuntza laneta dihardu.

2011z geroztik  Biodonostiako  Gipuzkoako LMA-ESIetako Ikerkuntza Unitateko Arduraduna da, eta  bertan Zahartzearen Ikerketa estrategiaren arduraduna dugu.

 


BIDASSOA BASQUE BREWERY

 

Bidassoa Basque Brewery bailarako lehen garagardo artisau lantegia dugu. Egiten duen garagardoak ospea lortu du, hainbat sari irabazi baititu, bai Espainian, bai nazioartean, eta inguruko ostatu nahiz gourmet saltokietan atzeman daitezke, hala Euskadiko hegoaldean nola iparraldean.

 

Enpresa honetan egiten den garagardoa dastatu nahi izanez gero,  bere “tap Room”era joatera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, erkusketa , kontzertu eta beste ekitaldi batzuk antolatzen dira, garagardo dastaketak eta bisitaldiez gain.

 

 


CORO ATZOKOAK

Anaka Kofradia  zorretan zagoen Atzokoak abesbatzarekin, lehenbiziko urtetik lagundu baitute ekitaldi hauetan.Fernando Tejero da zuzendaria 1999tik, abesbatzaren kide 1987tik bada ere.

Abesbatza 1985ean sortu zen, beste abesbatza batzuetan ibilitako gizonezkoekin, eta 1991ean eratu zen ofizialki. Abesbatza  beste hainbat talderekin  aritu da,  bertako zenbait elkarteren ereserkiak ere grabatu ditu, eta prest agertu izan da beti Irunen antolatzen diren ekitaldietan parte hartzeko.

Urte hauetan, herri asko bisitatu dituzte bai hegoaldean eta bai iparraldean eta aski ezagunak dira Bidasoa bailaran. Urtero kontzertu berezi bat antolatzen dute Amaia Kultur Zentroan,  bere kide eta laguntzaileei eskainia, beti arrakastaz burutzen dena, jendeak esker onez txalotzen  baitu hogeita hamar kantuzale hauen ahalegina.


 

 

 

 

                                                                                                             ITZULPENA: Joxemi Aranburu