Xose Xose Antonio Vilaboa Barreiro (Pontevedra, 1939) Ingeniari zibila, idazle eta irudigilea digu. Ingeniaritza teknikoa topografian ikasita, bere ibilbide profesionala egin du Dragados y Construcciones enpresarentzat, topógrafo eta obra-taldeko buru lanetan. Hainbat obren ardura izan du, besteak beste, Donostiako Zurriolako hondartzan egindakoak, Pasaiako Puntetako itsasargikoak, edo Haizeen orrazia eskultura bere lekuan jartzekoak.
Berak egindako eskulturetatik, nabarmentzekoa da “Homenaje a Castelao” lana, Donostiako Intxaurrondo auzoan eraikia.
Argitaratutako liburuak: Lareiras de Galizia, El Orujo y la Queimada, Retrincos de una casa con duende,… Estadea aldizkariaren zuzendaria da, bai eta Erregio-etxeen Gipuzkoako Federazioaren lehendakaria ere. Donostiako hiritar merezimenduzko dominaren jabe. Halaber, Donejakue bidearen ikertzaile eta bultzatzaile, eta Enxebre e Pelegrina Confradia da Auguardiente e da Queimada no Pais Vasco-ko Druida Handia dugu.
|