José María Tuduri Esnal (Tolosa,1949). Publizitatean titulatua Madrilen 1971ean, bere formazioa osatu zuen Paris VIII Unibertsitatean, eta Zinema eta Ikusentzunezkoen titulua lortu zuen 1982an. Euskal Herriko argazkigintzaren historiari buruzko ikerketa lan sakona burutu zuen, eta bereziki azken gerra karlista garaiko (1872-1876) argazkigintza aztertu zuen. Garai hartako argazki bilduma polita egin zuen, eta horrela, gerora zinemara eramango zuen iruditeria osatu zuen. Hainbat dokumental eta fikziozko filmetan aritu da, zuzendari, gidoigile, eszenografo, edoekoizle. Nabarmentzekoak dira “Gerra Karlistaren kronika” (1988) eta “Santa Cruz, apaiz gerrilaria” (1990). Hainbat erakustaldi egin ditu bere argazki eta fotomuntaketekin.
Lizarrako Karlismoaren Museoan dagoen José María Tuduriren fotomuntaketa.
Lizarrako Udalak eta Karlismoaren Museoak antolatutako gerra karlistetako bataila baten berregite historikoaren koordinatzailea izanik, gure Kofradiarekin harremanetan jarri, eta 2016ko irailaren 17 eta 18an, ekitaldi horietan parte hartzera gonbidatu zuen Pifano eta Danbor Banda, baita kofrade batzuk soldadu jantzita ere.
|
Irudian Jose María Tuduri (erdian), Gabriel Narzabal, gure Maisu Handiarekin, (ezkerrean),
eta Joxemari Irastortza, Anaka Kofradiako Pifano eta Danbor Bandaren arduradunarekin