Paco Torreblanca. Villenan (Alicante) jaio zen 1951ean.  Frantzia aldean 12 urte igaro ondoren, Espainiara itzulita, hainbat gozategi zabaldu zituen Alakanten eta Valentzian. Sari andana jaso du, haien artean, Espainiako Maisu Gozogile Onenarena, 1988an, eta Europakoa 1990ean.  Bestalde, 2004 urtean Asturiasko  Printzeen ezkontzarako eztei tarta egiteko eskaria jaso zuen.

 

Beste sari batzuk ere jaso ditu, hala nola, Espainiako jatetxeetako postregilerik onenarena, edo Espainiako Gratronomia Akademiaren Sari Handia. Gozogintzan egindako lanaz gain, gozogintzaren zabalkunde lanak burutu ditu, eta horretarako, hainbat liburu argitaratu ditu. Haietako batek, 2003an Munduko azkenburuko libururik onenaren saria jaso du.

 

Hainbat telebista saiotan  parte hartu du, eta gainera, ikastaroak eman ditu Espainian ez ezik, baita atzerriko hainbat herrialdetan ere, hala nola, Estatu Batuetan, Japonian, Hego Ameriketan, Italian, Frantzian eta Alemanian. Goi mailako sukaldaritza kongresuetako ohiko hizlaria izateak, eta halaber,  2013an Paco Torreblanca Eskola irekitzeak erakusten digu sukaldari hau puntan puntan dabilela gozogintzaren berrikuntzan, eta etengabe aldatzen ari dela.