Manuel
Sarria Cuevas Málagan jaio zen 1950ean. Magisteritza ikasketak
egin zituen.
1979an Juan Rosa-rekin elkartu, eta “Duo Sacapuntas” umorezko
duoa eratu zuen.
Duoa “Un, dos, tres...responda otra vez”” lehiaketarako
aukeratu zenean iritsi zen ospea, 1987an. Urte horretan bertan,
, TP Urrezko Saria jaso zuten, pertsonaia ezagunenari
eskainitakoa.
Programa amaitu zenean, hoteletan, dantzalekuetan, eta
telebista andaluziarrean, jarraitu zuen lanean duoak, Juan Rosa
2002an zendu zen arte.
Harrezkero, Manuel Sarria-k maiz parte hartu zuen Canal Sur-eko
"La tarde con María" programan.
“Mira quien baila” programaren 5. edizioaren garaile izan da,
eta Canal Sur 2 TV-ko “Taxia” programa aurkeztu du, eta,
2013tik, La Sexta-n aritu da.
Gaur egun Canal Sur-eko “ El Gran Queo ” umore saioa aurkezten
du, Ana Ruiz-ekin batera.
2015eko irailetik “Antena 3” kateko “El hormiguero” saioan
laguntzen du.
|