Roberto Ruiz
Aguinaga 16 urte zituela hasi zen sukaldean, bere aitari
laguntzen Ehiza eta Arrantza elkartean.
Donostiako Sukaldaritzako Goi Mailako Eskolan ikasi zuen, eta
Martín Berasategui-rekin , Vall d’Aran-en eta Errioxan lan egin
zuen.
Hogeitahiru urte zituela, Tolosako Frontón Jatetxean sartu
zen, eta 2017an bere Zilarrezko Ezteiak bete ditu.
Roberto-ren sukaldaritza produktuen kalitate handienean
oinarritzen da, eta bere ezaugarriei zor zaien errespetuan.
Bere plateretan oso
manipulazio gutxi erabiltzen du, eta produktua ukitu gabe
geratzen da.
Zerbitzatzen duen produktu bakoitzaren berezko zaporea eta
ehundura zaintzen ditu. Magia bilatzen du, asmo handirik gabeko
sukaldaritza baten bitartez.
|