Prosper Montagné Cluba frantziako elkarte gastronomiko bat da, diru irabazi asmorik gabea,  eta jakien kalitatea eta zaporearen alde lan egiten duena. “Oso onarekin bakarrik egiten da zerbait ona”. Horixe izan zen prosper Montaigné-ren leloa. Sukaldeko maisu handia ez ezik, idazle gastronomikoa izan zen, eta Frantziako sukaldaritzaren talenturik ospetsuenetakotzat daukete. Cluba 1950 urtean sortu zuen René Morand-ek, Prosper Montagné-ren adiskidea eta sukaldari zena  Parisen.

Clubaren helburu nagusia  hauxe da: “goi mailako sukaldaritzaren” eta “Frantziako jakien” zerbitzura jartzea, eta bide batez, ostalaritzako profesionalak biltzea eta bultzatzea.

Prosper Montagné Cluba ofizio guztiak biltzen dituen bakarra da: harakin, okin, sukaldari, txokolategile, kontserbagile, gaztagile, ostalari, arrandegi, gozogile, ardogile, eta abar.

Urtero antolatzen dituen bilkuretan, kideen artean ezaguera tekonikoak elkartrukatzeko aukera izaten da. Clubak ordezkaritza ugari ditu Frantzian barrena, eta horiez gain,  Alemanian, Belgikan, Hungarian, Japonian, Luxenburgon, Suitzan eta Tailandian ere bai.

 

                   

 

Clubak Espainian  sartzeko asmoa du, Euskaditilk hasita. Anaka Kofradiak lagundu egingo du 2019ko ekainean gurean izango den Lehenengo Kapituluaren antolakuntzan.

 

                                                                                Itzulpena: Joxemi Aranburu