Olivier Oddos chef frantziar famatu bat da. Bordelen jaio zen. Hamasei urte zituenean hasi zen janaria prestatzen. Hemeretzi urte bete zituenean Parisera joan zen « Restaurant Drouant »en lan egitera, eta geroago « Restaurant La Tour d’Argent » eta « Hotel Meuricen ». 2000. urtean Japoniara joan zen « Cordon-bleu » eskolan sukaldaritzako ikastaroak ematera. 2009an bere jatetxea ireki zuen “ Chez Olivier ”, Ichigaya-n, -Tokyoaren erdian dagoen negozioetako auzo bat. Bertan sukaldaritza frantziarra eskaintzen du ; klasizismoa konbinatzen du modernotasuna eta originaltasunarekin, eta beti erabiltzen ditu nekazaritza biologikoko produktuak. «Chez Olivier “ Michelin Gida ospetsuak ematen dituen izar bana dutenTokioko hiru jatetxe independenteetako bat da. Daniel Philibert, gure Ordezkari Handiaren bisitaren kariaz, chef Olivierrek hitz batzuk dedikatu zizkion Anaka Kofradiari.
Itzulpena: Joxemi Aranburu |
|
|
|
|
|
|