Pedro Morán Quirós (1953/04/26) Prendes-ko (Asturias, Gijondik 8 km-ra) “Casa Gerardo” jatetxe ospetsuaren jabe eta sukaldari nagusia dugu. Bere birraitona Demetriok sortu zuen jatetxea 1882 urtean.

 

Geroztik bere familiaren ardurapean izan da jantokia, bost belaunalditan, estiloak aldatuz. Gaur egun, Pedrok eta bere semea Marcosek eramaten dute gidaritza, bikote ederra osatuz.

 

Leku ugaritan ibilia da Pedro ekitaldietan parte hartzen, adibidez, Japonian, Puerto Ricon, Italian, Frantzian, Colombian, Estatu Batuetan, eta jakina, Espainia aldean ere bai. Azken urteotan, hizlari aritu da bai bakarka, bai bere seme Marcosekin batera, Espainiako eta munduko  Gastronomia Biltzarretan.

 

Premio Nacional de Gastronomia jaso zuen “Casa Gerardo” jatetxeak 1983 urtean. 1987an, berriz, Asturiasko Printzerriko Gastronomia saria, eta 2005ean Asturiasko Printzerriko Zilarrezko Domina jaso zuen. Bestalde, hainbat taldetako kide da: “Euro toques”, Restaurantes de la Buena Mesa de España eta Restaurantes de Fomento de la Cocina Asturiana. Gainera, Europako sukaldari gazteak taldea sortu zuen 2004an. “Marques de Desio” saria jaso zuen 2007an, munduko profesionalik onenari ematen zaiona, bere ibilbide profesionalagatik. Club Millesimé Madrid-en parte hartu zuen 2008an, eta horren bidez Asturiasko gastronomia helarazi zien nazio mailako enpresa handiei.

 

“Casa Gerardo” jatetxea Michelin Gidaren “izar” baten jabe da, 1986tik, eta hiru Repsol “eguzkiren” jabe.

 

Pedro Moranek eta bere seme Marcosek egile  sukaldaritza praktikatzen dute, sukaldaritza tradizional berritu batekin uztartzen dutena, bereziki asturiarra. Dena den, badira sorkuntza lan berriak, ausartak eta berritzaileak direnak, bere goxotasunagatik nabarmentzen direnak,  eta tradizioaren balioak erakusten dituztenak, baina gaur egungo gustuetara egokituta.

 

Moran familiak Londres konkistatzeko ahalegina egin du, bertan baitute “Hispania” izeneko jantoki eder bat, Espainiako eta Asturiasko sukaldaritza eskaintzen dituena.

 

Marcos y Pedro Morán