JOSÉ MONJE GARCÍA Zamoran sortua, 23 urte zituela iritsi zen Irunera, eta bertan bizi da geroztik. Berak burututako lana oso garrantzitsua izan da gure hiriarentzat. 1978 urtean hasi zen lanean Udalean eta 1981ean hasi zen Artxibategian. Hogeita hamabi urtez aritu da lanpostu horretan, hainbat lan eginez, artxibategian gordetako agiriak antolatzen, deskribatzen, digitalizatzen, restauratzen eta zabaltzen. Urteetan sakabanatuta egondako dokumentazo guztia zentralizatzeaz arduratu zen, bereziki, ekonomia arlokoa, hain garantzitsua historiari buruzko hainbat datu ateratzeko. Hainbat ikerketa lanen egile, eta “Irungo kaleen izenak” liburuaren idazle, jubilatu berria da, eta gaur egun Luis de Uranzu Kultur Taldearen lehendakaria dugu.
|