Mikel Landa Meana, txirrindularia. Murgian (Araba) jaio zen 1989ko abenduan. Futbolean eta pilotan ibili zen gaztetan. Arkitektura teknikoa ikasi zuen. Bere jaioterrian hasi zen txirrindularitzan. Euskadi Fundazioaren beka bat lortu zuen, ta honako talde hauetan ibili zen: Naturgas, Orbea eta Euskaltel. 2008 urtean zaletu gisa Euskaltel- Euskadi taldean hasi zen, ProTour mailan. Profesional moduan 2010ean hasi zen, Orbea taldean eta Continental mailan. Hurrengo urtean bere lehenbiziko garaipena lortu zuen Burgosko itzulian, eta mendiko elastikoa ere bereganatu zuen. 2014-15 denboraldian Astana taldearekin sinatu zuen fitxa. 2014 urtean Trentinoko Giroko etapa batean garaitu zuen. Hurrengo urtean honako palmaresa lortu zuen: Euskal Herriko tzulian etapa batean garaile, Italiako Giroan bi etapa eta hirugarrena geratu zen sailkapen orokorrean, eta Trentinoko Giroan garaile. 2017 urtean bere maila sendoagoa da, eta emaitza hauek Portu zituen: Italiako Giroan etapa batean garaipena, mendiko saria eta leihakortasuneren saria; Espainiako Erlojuaren Aurkako Txapelketan bigarren egin zuen; Burgosko Itzulian garaile suertatu zen, eta horrez gain, bi etapatan ere irabazi zuen; Frantziako Tourrean laugarren geratu zen. 2018ako Frantziako Tourrean zazpigarrern egin zuen. Orduan Sky taldea utzi eta Movistar taldean hasi zen. Talde honetan zegoela Tirreno-Adriatico itzuliko etapa bat irabazi zuen. Izaeraz naturala eta irekia da Mikel. Bizikleta gainean estilo alaia eta lehiakorra du. Txirrindularitzan pozik dabilela aitortu digu, nahiz eta oso sakrifikatua izan. Mikelek aurtengo Donostiako Clasikan parte hartu zuen, eta atsegintasunez lerro batzuk eskaini zizkion gure Kofradiari. Itzulpena: Joxemi Aranburu
|
|