Valençay dans l'Indre-n sortua 1955ean. Hamalau urte zituela lanbide ikasketak hasi zituen, eta Levroux herriko Hotel du Centre-n ibili zen ofizioa ikasten. Lau urte geroago Relais de Poitiers-era pasatu zen, eta geroztik jatetxe ospetsuetan aritu da, hala nola, Pariseko Maxim's , Sologne-ko l'Auberge des Templiers, eta Hautes de Loire-ko  Domaine. 1986 urtean Cannes-era joan zen, Hotel Martinez-era, eta bost urte egin zituen bertan Christian Willer ospetsuaren laguntzaile. 1991 urtean Miarritzeko Hotel du Palais-eko ardura hartu zuen, eta urte horretan bertan, Frantziako sukaldarirk onena izendatu zuten. Gaur egun, Jean Marie Gautierrek Hotel du Palais-en jarraitzen du, eta sukaldaritza klasikoa zein berritzailea eskaintzen du bertan.

 

 

 

Eskaintza

 

 

 

 Jean Marie Gautier ikusten dugu argazkian,  Daniel Philibert-ekin, Anaka Kofradiak Frantzian duen Mandatari Handia.

"Prosper Montagne" Gastronomia Clubeko kide da Jean Marie Gautier. Club horretako lehendakariorde izan da Daniel, hiru urtetan.

 

 

 

 

 

 

Hotel du Palais, garai batean, Napoleon III eta Eugenia de Montijo enperadoreen  udako jauregia izan zen. Bidaiatzea, luxua, erosotasuna eta kalitatea maite dutenen bilgunea, ostatuaren izpiritua ez da batere aldatu, eta hasierako dotoretasuna eta fintasuna mantentzen ditu. Gastronomiari dagokionez, izpiritu hori ez da galduko Jean Marie Gautier chef-a bertan den bitartean.