José Antonio Fidalgo Sánchez San Juan de Duz-en jaio zen, Colunga-n,  (Asturias), 1939an. Kimikan lizentziaduna, Oviedoko unibertsitateak  emana, Fisikako eta Kimikako irakasle erretiratua, idazlea eta gastronomoa da. 150 testuliburu baino gehiago idatzi ditu Batxilergorako, Fakultate eta Unibertsitate Eskoletarako.
Sari ugari jaso ditu. Ehundik gora gastronomia-liburu idatzi ditu. Garrantzitsuenetako bat “El gran libro de la cocina asturiana”. 
Eruditoa, gizon jakintsua, ikertzailea, Oviedoko “La Nueva España” egunkariko kolaboratzailea da. Badu Facebookeko orrialdea; bertan  istorioak eta errezetak idazten ditu, eta ia 2.700 lagun edo jarraitzaile ditu. Colunga-ko kronikari ofiziala da. Espainiako  Fisikako eta Kimikako  Erret Elkarteen ohorezko bazkidea. “Mahai, gazta eta ardo”ko Ohorezko Kofrade.
Gijon-en eta Villaviciosa-n jaso ditu sari berrienak , eta  harekin egon ginen bertan. 

Itzulpena: Joxemi Aranburu  

 

 

 José Antonio Fidalgo, gure Maisu Handia ondoan duela, bere eskaintza idazteko unean.