Saúl Craviotto Rivero (Lleida, 1984). Piraguista. Nazioarteko mailan dabil 2001etik. Orduan lortu zuen bere lehen domina, Brasilen ospatutako Munduko Junioir Txapelketan. Beste lau domina lortu zituen 2008, 2012 eta 2016ko olinpiadetan. 2008 eta 2010eko Europako Txapelketetan ere lau domina irabazi zituen. Horiez gain, 2014 eta  2009 urteen bitartean ospatutako Munduko Txapelketetan ere beste zazpi domina irabazi zituen, eta Mediterraneoko Jokoetan bi urrezko domina. Kirol Merituaren Urrezko Domina jaso du 2009an, eta Kirolaren Sari Nazionala 2016an, Espainiako kirolari onenari emanten zaiona.
Bere aita, Manuel Craviotto, Bidasoa-ren Nazioarteko Jaitsieraren lehen edizioetako bateko irabazlea izan zen.Saúlek 2017an parte hartu zuen RTVEko  “Master Chef Celebrity” sukaldaritzako lehiaketaren bigarren edizioan eta 75.000 €-eko saria lortu zuen . Minbiziaz gaixotutako umeen alde lan egiten duen  fundazio bati eman zion irabazitako dirua.Saúl jarduneko kirolari espainiar sarituena da, eta 2017an editatutako “4 urte 32 segundotarako ” liburuaren egilea da.
 

Itzulpena: Joxemi Aranburu

 

 

 

 

 

 

 

Gure Lehedakariak, Gabriel Narzabal-ek, S.D. Santiagotarrak editatutako liburuaren ale bat opari egin zion.