Labastide Gabausse Haute-n sortua, Carmaux herriko Croix-Haute ikastetxean egin zituen bere ikaskeak. Gaztetatik izan zuen sukalderako joera, eta betidanik izan zuen gozogile izateko ametsa. 

Villefranche de Rouergue-ko lanbide institutuan lortu zituen bere lehen lanbide agiriak. Ondotik, Sain--Gaudens herriko Santa Catalina Lizeoan aritu zen, eta gozogintzako agiria lortu.

 

Hortik aurrera nazioarteko hainbat hoteletan abiatu zuen bere lan ibilbidea: Aveyron, Eskozia, Mopellier, Porto Vecchio eta Euskal Herrian.

 

2015 urtean bigarren postuan sailkatu zen paté-croûte munduko txapelketan. Miarritzako Hotel du Palais ospetsuko sukaldeko arduraduna izan zen, eta 2013ko uztailean, Getaria (Iparralde) herrian, bere jatexea ireki zuen : "Getaria". 

 

Anaka Kofradiari egindako eskaintza

Donibane Lohitzuneko portuko "La Grillerie"n hartutako argazkia, Ipar Euskal Herriko pintxo txapelketan. Hamar bat sukaldari aritu ziren lehian Donostiako 2017ko finalean parte hartu ahal izateko. 

Ezkerretik eskuinera: A. Moulin, F. Manso, Claude Calvet eta, Daniel Philibert, Anaka Kofradiak Frantzian duen Mandatari Handia.

Itzulpena: Joxemi Aranburu