José Manuel Cadavedo , El Pito-n jaioa, (Cudillero), gastronomía kazetaria da. Hogei urte aritu da lanean Vigoko Cadena Ser irratian. Urte batzuetan futbol partiden erretsansmisioak egiten zituen, baina sukaldaritza gogoko zuenez, gastronomiari buruzko bi orduko saioa prestatzeari ekin zion, eta nahiko arrakastatsua suertatu zen. Gerora sukaldaritzari buruzko hainbat saio aurkeztu zituen telebistan. Punto Radio irratian “Protagonistas a gusto” izeneko irratsaioa izan zuen, Galizia guztira zabaltzen zena. Handik Onda Cerora pasatu zen, eta bere lanak Galiziako Hegoaldeko hamar irratitara zabaltzen ziren. Hainbat jatetx- gida argitaratu ditu, eta “Recetas de nuestros restaurantes” izekeko liburu saila, non sukaldari handien errezetak jasotzen diren, batez ere Asturiaskoak. Asturiako Gastronomiaren Enbaxadora iraunkorra izendatu du Asturiasko Printzerriko Ostalaritzako Elkarteak . Bestalde, hainbat elkartetako Ohorezko Kofrade dugu, eta Vigoko “Asociación de Amigos de las Fabes” elkarteko fundatzaile ere bada.
|