Benito Lertxundi Esoain  

Benito Lertxundi Esoain   

Orion jaio zen, 1942ko urtarrilaren 6an. Bera izan zen sendi apal bateko bederatzi anai-arrebetatik azkena.

Jaiegunetan, familia bildutakoan kantatzen bazuten ere, ez zen musikaririk haien artean. Benitok berak ere zaletasun haundiagoa zekarren marrazkietarako, herrian zen organojole bati entzuten egotea ere gustatzen zitzaion arren. Garaiko erdal irakaskuntza hura ez zuen batere begikoa, eta herriko eskola bukatutakoan Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen, frantziskotarrenean. Han buztina eta egurra lantzen ikasi zuen, eta bide horretatik lortu zuen lehenengo lana, tallista alegia, zenbait sari irabazteaz gain.

Hemeretzi urte zituela, Martin Lizasoren erloju dendan hasi zen lanean. Erlojuak konpontzen ikasteaz gain, Lizasok utzitak laud gitarra batekin hasi zen Benito, hura afinatzen eta jotzen. Hurrengo pausoa gitarra elektriko bat erostea izan zen. Erloju dendan bertan jotzen zuen, bazkalondoan zabaldu aurretik, bere gustoko kantarien bertsioak egin eta euskaratuz: Shadows, Cliff Richards, Elvis Presley...

 

 

 

https://www.benitolertxundi.com