Donostian jaioa 1971n. Donostiako Ostalaritza Eskolan ikasi zuen, eta laster El Bulli jatetxe ospetsuan hasi zen lanean, Ferrán Adriá-rekin, eta bertan esperientzia handia hartu zuen.
Handik urte batzuetara, 1998an, Mugaritz, bere jatetxea ireki zuen, bi Michelin izarren jabe dena 2006tik. Restaurant aldizkariaren arabera, munduko lehenengo hamarren artean dago.
Andonik ikastaroak eman ditu leku askotan, Euskal Herriko Unibertsitatean, Deustuko Unibertsitatean, Alain Ducassen Formakuntza Zentroan, Frantzian, eta The Culinary Institute of Amerika, Estatu Batuetan. Halaber, hainbat jardunalditan parte hartu du, Gastronomia Zentro ospetsuenetan.
Irabazitako sarien artean nabarmentzekoak dira: Premio Nacional de Gastronomía (2002), Euskal Gastronomi Akademiak ematen duen “Sukaldari Onenari” saria (2003), “Chef’s Choice Award”saria (2006 eta 2012), eta Eckart Witzgmann saria (2012).
Sukaldaritzari buruzko hainbat liburu idatzi ditu. |