Santa Eulalia-n jaioa (Bartzelona). Enpresaritza ikasketak hasi zituen, baina 1980an sukaldaritza klasikoa lantzen hasi zen Castelldefels-eko Playfels hotelean. Handik Eivissara, 1982-82 urteetan. Bartzelonara itzulita, jatetxe batzuetatik pasata, El Bulli-n sartu zen 1983an.

 

Harrezkero, El Bulli jatetxearekin eta haren garapenarekin lotuta joan da bere ibilbide profesionala. Hiru Michelin izar eskuratuta, 2011n itxi zituen bere ateak jatetxeak. Gaur egun, “El Bulli Foundation” bihurtuta, Gastronomia Zientziaren ikerketara emana da, sorkuntza eta berrikuntza arloetan.

 

Munduko sukaldaririk onena “The Restaurant” aldizkariaren arabera, munduko komunikabide ospesuenen azaleko albisteen protagonista izan da: Time, Le Monde, The New York Times…

 

“The Culinary Institute of Amerika”-k , AEBko sukaldaritza arloko hezkuntza zentrurik garrantzisuenak, “Urteko Chef-a” izendatu zuen 2009an. Horrez gain, sari ugari eskuratu ditu, hala nola, “Food Arts”ek emandako “Silver Spoon” eta “Gault & Millau”k emandako “Clé d’Or de la Gastronomie”.

 

Gainera, munduko eragin handiko lehen 100 pertsonen artean dago, Time aldizkariaren arabera.