Egun batez Kortsario
Anaka Kofradiako ordezkariak l’Ordre des Corsaires Basques-en 42. Kapituluan. Donibane Lohitzune (Frantzia)
2016ko irailaren 25a
|
Galdutako kortsario eta mariñelei omenaldia.
Donibane Lohitzuneko kaleetan barna.
2016ko Kortsario berriak
Charles Montet, l’Ordre des Corsaires Basques-eko Kapitainarekin.
Anaitasun bazkaria
GEHIAGO JAKITEKO Erreportaia osatzeko, oso ezagunak diren bi kortsario lapurtarren berri emango dizuegu. Joannis Sopitekoa: Kapitain kortsarioa izan zen, Donibane Lohitzunen (Lapurdi) sortua eta 17766an zendua. Besteak beste, “La Basquaise” izeneko untziaren buru izan zen. Untzi horrekin bi zeharkaldi egin zituen 1745ean eta 1761ean, eta ingalaterrako 14 untzi atzeman eta haien jabe egin zen. Ternuako uretan ere ibili zen arrantzan 1763 eta 1766 artean.
Ètienne Pellot Aspikoeta, XVIII mendeko itsasgizona, Hendaian sortua 1765an. Jatorriz Biriatuko mariñel familia batekoa, Hendaian zendu zen 1856an. Hainbat unetan, mariñelek kortsarioen babesa izan zuten Frantziako kostaldeetan.
Iturria: Auñamendi Entziklopedia . Grabatua : Ètienne Pellot.
|